ITSAS ENERGIAZ 3. NAZIOARTEKO JARDUNALDIA
Bilbo, 2009ko apirilaren 2a
Energia
berriztagarrien garapena, aurrezpenarekin eta horniduraren
segurtasunarekin batera, oinarrizko ardatza dira
energia-politika orekatu eta egokia aurrera eramateko.
Areago, etorkizunean energia iraunkorra bermatzeari begira,
hornidura-iturrien ugaritzea edo dibertsifikatzea eta
ingurumena babestea premiazkotzat jotzen den honetan.
Ildo horretatik, Energiaren Nazioarteko Agentziako (IEA-OES)
kideek Bilbon, 2009ko martxoaren 30 eta 31n eta apirilaren
1ean egingo dituzten bilerek aukera ezin hobea ematen dute
itsas energiaz hirugarren jardunaldia eratzeko, Energiaren
Euskal Erakundeak (EEE) eta Tecnalia Corporación
Tecnológicak antolatua. Nazioarteko jardunaldi edo mintegi
honetan olatuen energia ustiatzeko dauden ekipoen eta
teknologikoak ez diren beste alderdi batzuen esparruetan
egindako aurrerapen berritzaileenak aurkeztuko dira (olatuak,
itsas-lasterrak, etab.). Teknologikoak ez diren alderdi
horiek funtsezkoak dira energia-iturri hori garatzeko eta
energia-horniduraren sistema orokorrera sartzeko.